«Emakumea historian eta emakumeen historia» lehiaketa martxoan
Urtarrilean Afrikako Historia izan genuen gurean; otsailean euskal musikari egin diogu tartea… eta martxoan badator “Emakumea historian eta emakumeen historia” lehiaketa euskarazko Wikipediara. 1.000 artikulutik gora lantzeko aukera egongo da, historian garrantzia izan duten hainbat emakume zein emakumeen historia lantzen dutenak. Lau sari izango dira oraingoan, gaiari lotutako euskarazko entseguak. Parte hartzeko aukera duzu https://eu.wikipedia.org/wiki/Atari:Hezkuntza/Lehiaketak/2018/03 helbidean.
Arrakastatsuak izan dira aurreko bi lehiaketak. Urtarrilean ia 1.000.000 karaktere gehitu genituen Afrikari buruz, eta otsailean 550.000 karakteretik gora gehitu ditugu Euskal Herriko musikari buruz. Martxoa emakumeen hilabetea izango da, dinamika berbera erabiliz: artikulu sorta bat eskaini eta horien inguruan gehien idatzi eta erreferentzia gehien jartzen dituztenek puntuak pilatuko dituzte.
Bi eremu nagusitan banatu ditugu egin daitezkeen ekarpenak: alde batetik Hezkuntza Programan dauden “Emakumea eta generoa” zehar-lerroko artikuluak egongo dira. Bestetik, Judy Chicagok 1979an egin zuen “The Dinner Party” artelana hartu dugu. Bertan 999 emakume agertzen dira zerrenda batean, historian esanahi berezia izan duten 39 emakumeren arabera antolatuak. Emakume guzti hauek ere ekarri ditugu lehiaketara. Zenbat egingo ditugu hilabete honetan?
Sari bikainak ditugu oraingoan ere:
1. saria
- Caliban eta sorgina – Silvia Federici
- Feminismoa eta politikaren eraldaketak – Mari Luz Esteban
- Harrotasuna eta aurrejuzguak – Jane Austen
- Gela bat norberarena – Virginia Woolf
- Askatasuna, etengabeko borroka bat – Angela Davis
2. saria
- Emakumeak, arraza eta klasea – Angela Davis
- Borroka armatua eta kartzelak – Oihana Etxebarrieta eta Zuriñe Rodriguez
- Hona hemen gu biok – Dorothy Parker
3. saria
4. saria
Beraz, badakizu, eman izena eta hartu parte!