Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak arnas luzeko proiektua abiatu zuen 2020-2023 eperako, aldi berean ikasleek gehien behar zituzten edukiak eta Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluak elkarlanean hobetzeko. Eta erraldoia izan da elkarlan hori: unibertsitateetako eta Bigarren Hezkuntzako ehunka irakaslek hartu dute parte, milaka ikaslerekin edukiak hobetuz; ehunka wikilarik kalitate handiko edukiak sortu dituzte; Ikusgela proiektua abiatu dugu, eta Txikipedia hazi da, berau irakurriko duten ikasleekin batera.

Jarraituko dugu, euskarazko Wikipedia are eta gehiago hobetzen. Baina jarraitzeko atzera begiratu behar da ere, egindako guztiarekin abiada handiagoa hartzeko. Horregatik hemen duzue 2020-2023 memoria, egindako guztiaren laburpen gisa. Ezinezkoa da, noski, lau urtetan egindako guztia jasotzea… egindakoa hain da handia. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztiei, zuek gabe ezinezkoa litzateke. Wikipedia auzolanean egiten baitugu. Eta hala egiten jarraituko dugu.

Irakurri hemen: 2020-2023 Memoria