Zer da zetonemia? Eta txoriandre pispoleta? Ba al dakizu zer den errabdomero bat? Elhuyarren Zientzia eta Teknologia hiztegiak milaka sarrera ditu, euskarazko terminoak eta euren gaztelania, frantses eta ingelesezko ordainekin, eta EWKEk Elhuyar Fundazioarekin egindako akordioari esker, horietatik 6.500 dagoeneko igo dira Wikidatara. Deskribapen labur horiekin onura handiak izango ditugu Wikipedian zein Elhuyarren, baina batez ere egunero termino espezializatuen esanahia bilatzen duten erabiltzaileak izango dira onuradun nagusiak.