00 | Eskaileratik zuhaitzera
Ziur noizbait ikusi duzula eboluzioari buruzko dokumental bat.
01 | Denok gara Eneko Aristaren ondorengo
Gehienok ditugu bi guraso jaiotzen garenean. Eta guraso horiek ere bi guraso zituzten.
02 | Cro-Magnonen ondorengo al gara?
Milaka urtez, gizakiek antzeko tresnak egin zituzten eta, ziurrenik, antzeko portaera izan zuten. Baina, orain dela 40.000 urte, orain dela 1.600 amona, zerbait gertatu zen.
03 | Gure lehengusu neandertalak
Gizaki Anatomikoki Modernoa Europara iritsi zenean, euren antzeko bizimodua zuten Neandertalak aurkitu zituzten, ehunka mila urte lehenago bereizitako lerro bateko lehengusuak.
05 | Zerk egiten gaitu gizaki?
Noiztik da gizakia gizaki? Lehenengo gizakia zein zen jakin dezakegu?
07 | Lucy
Orain dela 3,2 milioi urte, gaur egun Etiopia den leku batean, zutik ibiltzen zen baina zuhaitzetara oraindik igotzen zen arbaso bat izan genuen.
09 | Gorilak al gara behelaino artean?
Egin atzera 300.000 amona eta gizaki eta txinpantze guztien, eta, aldi berean, gorila guztien arbasoa den animalia bat aurkitu duzu.
10 | Orangutanekin Asiara eta buelta1
Gure 750.000. amona eta orangutanena izaki berbera zen.
11 | Hylobateen kuadrilla handia
Egin lekua hylobateei, talde hau aurrekoak baino handiagoa baita.
13 | Gure lehengusuak Ameriketara joan zirenekoa
Baina, nola iritsi ziren gure lehengusu sudur-lauak Amerikaraino?
14 | Amona, zergatik dituzu hain begi handiak?
Piztu linterna bat basoan, edo baserri bateko ikuiluan, eta zuri begira dauden begi distiratsuak ikusiko dituzu.
Atzekoz aurrera: 1. denboraldia
Bigarren denboraldiari ekin aurretik, lehen denboraldiaren errepasoa bideoz bideo.
16 | Gure arbasoek meteoritoari biziraun ziotenean​
Kretazeoan zaude, orain dela 66 milioi urte, Everest mendiaren tamaina duen asteroide batek talka egin du, litekeenez Mexikoko Yucatanen, eta sortu duen suntsipen, tsunami, suzko bola eta zaratak Lurreko zein itsasoko animalia eta landare gehienak hil ditu.
17 | Hegoak ebaki banizkio, planeatuko luke
Kreazionistek askotan diote eboluzioa egia izango balitz, gizakiek hegoak garatuko genituzkeela. Baina errealitatea bestelakoa da.
18 | Zer diote saguek gizakiei buruz?
Neolitoan uzta jasotzen hasi ginenetik, gurekin batera mugitu dira saguak zein arratoiak. Euren gainean bizi ziren arkakusoek inoizko epidemiarik larriena eragin zutela uste dugu, eta laborategietan etengabe erabiltzen ditugu ikerketarako. Zer diote saguek gizakiei buruz?
19 | Zenbat hatz ditu balea batek?
Dinosauroak jaun eta jabe zirenean, munduko kontinenteak zatitzen ari ziren. Iparraldean Laurasia izeneko kontinentean bizi zen gure eta baleen arteko arbaso komuna, gaur egungo satitsu baten antza eta tamaina zuen izaki txikia.
20 | Katuak eta txakurrak bezala
Etxean katu edo txakurrik duzu? Euren arteko arbaso komuna orain dela 42 milioi urte bizi izan zen, eta katajineta baten antzeko zerbait zela uste dugu.
21 | Birusak, elefanteak eta haurdunaldiak
Oraindik ez dugu ondo ulertzen, baina badirudi elefante eta gizakion arbaso komunak birus batzuei esker lortu zuela haurdun geratzea, gure ugaztun taldearen ezaugarri nabarmena.
22 | Monito del Monte
Orain dela 50 milioi urte inguru, Monito del Monteren taldeko arbaso batek oraindik Hego Amerikarekin lotuta zegoen Antarktikarako bidaia egin zuen eta, hortik, Australiara. Nola iritsi zen Australiara ez dakigu, baina Australiara iritsi zenean, kontinente oso bat zuen berarentzat, belarjale eta haragijale nabarmenik gabe. Horrek leherketa ebolutiboa eragin zuen.
23 | Nolakoa da ornitorrinko bat izatea?
Ahate mokoa, kastore isatsa, igaraba hankak, eta elektrizitate pixka bat sartzeko gaitasuna. Arrautzak erruten ditu eta arrak pozoitsuak dira. Horra hor ornitorrinkoa.
24 | Esnea la letxe da
Ornitorrinkotik gizakira eta kangurutik saguetara, esnea da ugaztunak ugaztun egiten gaituena. Baina esnearen eboluzioa azaltzea gai korapilotsua izan da, eta oraindik ere ez dago ikerlari guztiak asebetetzen dituen azalpen borobilik.
25 | Zer izan zen lehenengo, arrautza edo oiloa?
Orain dela 310 milioi urte, gure arbasoek gauza bitxi bat egin zuten: likidoa barruan mantentzeko gai zen arrautzak jartzen hastea. Paduretan anfibioak nagusi ziren garai horretan gure arbasoei paduretatik kanpo ateratzeko aukera eman zien abantaila hori gakoa izan zen lehorraren kolonizaziorako.
26 | Dinosauroak ez dira desagertu
Dinosauroak gure artean ditugu, egunero ikusten ditugu, eta guztira ugaztunak baino espezie gehiago dira. Nola da posible?
27 | Dortoka eta erbia
Dortoka eta erbiaren alegia ezagutzen duzue? Eboluzioak erakusten digu azkarrago joateagatik ez zarela urrunago helduko.
28 | Zergatik kontatzen dugu hamar arte?
Sistema hamartarra da gure matematikaren oinarria. Honen errua, edo ardura, orain 350 milioi urte, Devoniarreko putzuren batean, lau hanka eta hogei hatz zituen animalia batek du.
29 | Nola atera ginen lehorrera?
Bizia, Lurrean gutxienez, uretan sortu zen. Gure eboluzioaren %90 inguru uretan gertatu da. Nola atera ginen lehorrera?
Atzekoz aurrera: 2. denboraldia
Bigarren denboraldiaren errepasoa bideoz bideo, lehenengo denboraldian egin bezala.
