Judith Butler
Estatubatuar filosofo postestrukturalista da, bereziki generoari, etikari eta politikari buruzko ikerketak eta hausnarketak egin dituena.
Ludwig Wittgenstein
Filosofo austriarra izan zen, hizkuntza, batez ere epistemologiarekin loturik, bereziki aztertu zuena.
Miguel Unamuno
Idazlea eta filosofoa izan zen, bere garaiko Espainiako nabarmenetako bat. Orduko pentsamenduaren eta politikaren joeretan, jarrera desberdinak eta, batzuetan, kontraesankorrak agertu zituen.
Byung-Chul Han
Hego Koreako filosofo eta saiakeragilea, kultur ikasketetan aditua eta Berlingo Arte Unibertsitateko irakaslea da.
Enpirismoa
Ezagutzaren iturri bakar edo nagusitzat zentzumenei lotutako esperientzia hartzen duen teoria filosofikoa da.
Eszeptizismo kartesiarra
Oro har onartutako baieztapenen aurrean zalantza eta sinesgaiztasuna izan behar direla aldarrikatzen duen jarrera filosofikoa da.
Kontraktualismoa
Filosofia politikoaren eta zuzenbidearen korronte bat da. Ez da doktrina politiko bakar edo uniforme bat, baizik eta lotura komun bat duen ideia-multzo bat, gizarte-hitzarmenari lotuta dagoena.
Estoizismoa
Estoizismoa, K. a. III. mendean Zeno Zitiokoak sortua, antzinako filosofia eskola bat da. Bereziki, bertutea, arrazoiaren erabilera eta naturarekin bat egotea nabarmentzen ditu, emozioak kontrolatzea eta zorigaitzari aurre egitea helburu izanik. Mundua determinista dela uste dute, eta gizakiok gure barneko jarrera eta erreakzioak soilik kontrola ditzakegula.