Bernart Etxepare eta XVI. mendeko literatura
Elbira Zipitria (Ira) eguneratuak euskal literaturaren mugarri nagusiak errepasatzen ditu bideo-sail honetan. Lehen atalean Bernart Etxepare eta XVI. mendeko literatura azalduko dizkigu.
Axular eta XVII. mendeko literatura
Elbirak euskal literaturako mugarri nagusiak azaltzen dizkigu sail honetan. Bigarren saioan Axular eta bere obran jarri du fokua, baita XVII. mendeko testuinguruan ere.
Txomin Agirre eta XIX. mendeko literatura
Txomin Agirre Badiola euskal idazle eta apaiza izan zen, askoren ustez euskarazko lehen eleberrigilea. Bere lan nagusiak Kresala eta Garoa dira.
Txillardegi eta XX. mendeko eleberrigintza
Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi goitizenaz ezagunagoa, donostiar ingeniari, hizkuntzalari, idazle eta politikaria izan zen. Literaturan berrikuntza nabaria ekarri zuen Leturiaren egunkari ezkutua eleberriarekin, euskal nobelagintza modernoaren sorreratzat hartzen baita.
Gabriel Aresti eta XX. mendeko olerkigintza
Arestiren poesiak forma eta edukietan ekarri zituen berritasunak euskal literaturara. Bere lanek garrantzia berezia dute XX. mendeko euskal literatura ulertzeko. Poesia sozial eta kritikoa egiten zuen.