Eusko Jaurlaritzarekin egiten ari garen Hezkuntza Proiektuaren baitan EHUren Fakultate ezberdinetan aurkezpenak egin ditugu abenduan zehar. Letren Fakultatean egindako bileratik proposamen bat jaso genuen: ikasleek egin behar dituzten praktika gisa artikulu sorta batzuk sortu, zuzendu edo itzultzeko eskaria luzatzea. Gaur bertan martxan jarri da eskaintza, EHUk duen GAUR sistema bidez, otsaila eta martxoan zehar 4 ECTS kreditu lortzeko bidea emanez nahi duten ikasleei.

Gehiago irakurri

Argazkia: EHUren Gasteizko Campuseko liburutegia. Egilea: Zarateman.

12-16 urteko ikasleengan pentsatuz  kalitatezko artikuluak eskaintzeko abiatu dugun Hezkuntza Programak hitzordu garrantzitsua izango du abenduaren 11 eta 12an EHUk duen Gasteizko Campusean. Bertan, bi egunez, fakultate eta eskola guztietan egingo ditugu aurkezpenak, interesa eduki dezaketen irakasleekin proiektuak garatzeko aukerak aztertzeko. Helburua bigarren lauhilabetean ehunka ikasle ezagutza argitaratzen jartzea da. Wikipedia eta inguruko proiektuetan lana egin nahi dugu, eta hainbat proposamen daramatzagu gainean bilera horietarako.

Gehiago irakurri

Hezkuntza Programaren barruan 12-16 urteko ikasleentzako edukiak sortzeko prozesua hastera goazen honetan, egin ditugu hainbat programa-piloto gure ideiak nola funtzionatzen duen ikusteko. Horietako bat EHUko Kimika Fakultateko “Geologia orokorra” ikasleekin egin dugu, euren ikasgaiaren barruan egin ohi duten lana Wikipediara bideratuz. 47 ikaslek hartu dute parte, 20 artikulu hedatuz. Hilabete baten buruan 52.300 hitz berri gehitu dituzte artikulu hauetan, 270.000 karaktere baino gehiago. Artikuluetako batzuk bereziki hedatu dituzte, adibidez mineral, silikato edo oso kontsultatua den Lurraren egitura.

Gehiago irakurri

Euskararen Eguna dator eta berarekin batera ohikoa bilakatzen ari den Gipuzkoako Campuseko editatoia. EHUren campus honetan hirugarren aldiz landu dugu ikasle eta irakasleekin batera kalitatezko artikuluak egitea. Kimika, informatika, zuzenbidea edo psikologiako ikasleek artikulu bana egin beharko dute lauhilabete honetan, eta gaur guztiok elkarrekin aritu gara Euskararen Eguna aitzaki.

Gehiago irakurri

Irudia: Frank Vincentz, GFDL lizentzia

Azken aldian, fakultatez fakultate nabil irakasleekin biltzen Wikipediako Hezkuntza Programa aurkezten. Irakasle askok galdera bera egiten dute: zer da nire eremuan falta dena? Ez da galdera erraza, zer dakigun baino zailago delako jakitea zer ez dakigun. Zorionez, baditugu bi tresna lan hau errazteko: Petscan eta Massviews. Lehenengoak bilaketak egitea errazten digu, artikuluen zerrendak irizpide ezberdinen arabera eginez. Bigarrenak, ordea, artikulu zerrenda batean zer den bisitatuena esaten digu. Biak batera erabilita, gure eremuan falta dena beste hizkuntza batean dituen bisita kopuruaren arabera antola dezakegu.

Gehiago irakurri

Euskal Wikilarien Kultura Elkartearen helburuetako bat hezkuntza programa garatzea da. 12-16 urteko ikasleek behar dituzten edukiak unibertsitateko ikasle eta irakasleen auzolanarekin eraiki eta lantzea, jakintza guztion eskura jartzea eta eduki libreak areagotzea dira gure lan-lerroak. Horregatik, EHUrekin batera hasi gara jada hainbat programa garatzen. Azken astean Donostiako campusean eta Gasteizko campusean izan gara Wikipedia ikastaroak eskaintzen. Donostian, ehun ikasle baino gehiagok parte hartuko dute kalitatezko artikuluen sorreran.

Gehiago irakurri

Jakintza instituzio garrantzitsua da Udako Euskal Unibertsitatea. 1973an Donibane Lohizunen sortu zenetik ehunka izan dira eurekin lanean izan diren irakasleak, milaka euren ikastaroetatik igaro diren ikasleak, dozenaka egindako argitalpen, egitasmo eta liburuak. Sorkuntza oparoa, arloz arlo, euskaraz. Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak (EWKE), hurrengo bi urteotan garatuko duen hezkuntza proiektuaren baitan, eduki horien gainean jarri du arreta.

Gehiago irakurri

Denbora gutxi pasa da irudian agertzen diren ikasleek lehen ordenagailu hori ikusi zutenetik. Belaunaldi bat, ez besterik. Ikasle horiek 40 urte inguru izango dituzte orain eta euren seme-alabek argazkian eurek zuten adina izango dute. Belauladi bat, ez besterik. Baina denok dakigu zenbat aldatu den mundua belaunaldi horretan. Ordenagailuak nonnahi daude, testu-liburuak desagertzear daude, eta Entziklopediak on-line dira. Milaka jakintzagai behatz puntetan, sakeleko telefonoetan, pantaila lau eta arbela elektronikoetan ikus daitezke. Baina… ikasleek aurkitzen al dute behar dutena, euskaraz?

Gehiago irakurri
Irudia: Kunstformen der Natur (1904), 85. plaka: Ascidiacea. Ernst Haeckel. Jabetza publikoa.

Zientziaren historian ilustrazioak berebiziko garrantzia izan du, argazkilaritzaren asmakizunaren aurretik izaki bizidunen deskribapena baimentzen zuelako, eta hitzez ematen diren azalpenak laguntzeko aukera paregabea ematen duelako. EHUk lehen aldiz “ilustrazio zientifikoa graduondoa” eskainiko du aurten, eta ondo azaltzen dute honen helburua: “Ilustrazio zientifikoaren helburua zientzia modu eraginkorrean transmititzea da, ezagutzak gure adimenari ulertaraztea, ez gure begiei. Modu horretan, ideia lehenago barneratzen da, ezagutzak denbora gehiagoz mantentzen ditugu eta mezuak gehiago konbentzitzen gaitu.”

Gehiago irakurri

Entziklopediak beti izan dira ikasleek kontsultarako erabili duten materiala, eta hala izaten jarraitzen du. Gaur egun, ordea, aldaketa garrantzitsu bat dago: paperezko entziklopedien ordez sareko informazioa da ikasleek bilatzen dutena. Hortxe hartzen du garrantzia Wikipedia bezalako ekimen batek, hortxe hartzen du garrantzia Wikipedia euskaraz egoteak.

Gehiago irakurri