EWKE Jakindari aliantzaren parte da

Jakindari kultura zientifikoa bultzatzen duten erakunde eta taldeen aliantza bat da, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak 2025ean sortua. Aurten Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak aliantzarekin bat egin du, dagoeneko 100 talde eta erakunde baino gehiago biltzen dituen sarea indartuz.
Atzo Jakindariren bigarren urteko bilkura egin zen Miñaon dagoen Arabako Parke Teknologikoan. Bertan kultura zientifikoaren inguruko saioak izan ziren, formakuntzarako tartea eta erakundeek egiten dituzten proiektuen artean ikasteko aukera. Praktika onetatik ikasteko aukera ere izan zen, eta Ikusgelako “Zergatik gertatzen dira gauzak” saila adibide gisa jarri zen, zientziaren komunikazio azkar eta zuzena egiteko pentsatutako saila baita.