Orain zortzi urte Armiarma datu-basea Wikidatarekin bateratu genuela iragarri genuen, Wikidataren urtebetetzea ospatzeko. Wikidatak gaur 14 urte bete ditu, eta berriro ere elkarlana egin dugu Susako kideekin euskal literaturaren egoera zein den ikusteko. Armiarma datu-basean dauden 1.119 idazleak parekatu ditugu, eta euskarazko literaturan azken hiru urtetan idatzi diren liburuak ere igo ditugu, 2023an egin genuen azken inportaziotik. Horrek aukera ematen digu aurretik egin genituen grafikoak gaurkotzeko.
Zenbat liburu argitaratu dira urteko genero artistikoaren arabera?
Oharra: 1958tik aurrera. Datubasearen antolaketa dela eta, poesia kaiera guztiak titulu berdinaren pean agertzen dira.
Zein genero dute euskaraz idatzi duten idazleek?
Zein herrialdetan jaio dira euskarazko idazleak?
Ohar teknikoa: Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa kategoriak erakusteko, Frantziar estatuan jaio diren idazleak albo batera utzi behar izan dira.
Zeintzuk dira argitaletxe nagusiak?
Oharra: Liburu oso gutxi dituzten argitaletxe batzuk ez dira sailkatu, batez ere argitaletxe horien jarraipena egiteko arazoak direla eta. Era berean, liburu zahar gehienek ez dute argitaletxerik datuen artean.
Zenbat liburu idazten dituzten emakume eta gizonek?