Albiste orokorrak

Editatzeko alferra? Izan euskal Wikipediaren bazkide kolaboratzailea

Euskarazko Wikipedia zaintzen lana egiten duen elkartea Euskal Wikilarien Kultur Elkartea (EWKE) da. Bazkidetza txiki eta saiatuarekin gauzak antolatzen ari den taldea.

Wikilari editatzailea izatea eta EWKEko partaide izatea ez datoz bat derrigor. Wikipedia osa dezake edonork, baita anonimoki ere, euskaraz eta beste hizkuntzetan berdintsu. Baina EWKEren bitartez euskarazko Wikipedia aberasteko ekimenak bultza daitezke, ideiak planteatu eta gauzatzeko bidean jarri, erakundeekin interokutore izan eta hitzarmenen bidez proiektuari lagundu, beste wikilari batzuekin konektatu elkarlanerako…

Eta orain, elkarteak izan duen estatutu aldaketa baten ondoren, ahalegin horietan ere parte hartu daiteke wikilari-idazlea izan bage ere: editatzen ez duen kolaboratzailearen figura daukagu orain.

Alferra zara artikuluak osatzeko edo irudiak kargatzeko baina hala ere lagundu nahi zenuke? Ez zara aklaratzen nola egin baina hala ere lagundu nahi zenuke? Konforme: egin zaitez EWKEren bazkide kolaboratzailea. Milioi erdi orri sortu ditugu 25 urtean. Hurrengo 25etan eta milioi osatzen parte har dezakezu.

Urteko 5 euroko kuotarekin ez dago talde-bazkidetza merkeagorik inguruetan. Osatu formularioa, ongi etorria izango zara. (bide batez, editatzaile eta Wikipedia-idazle edo Wiki-ilustratzaile bazara jada, orduan ere bazkidetu, nola ez).