Txikipediako azalean hainbat atari tematiko aurki daitezke. Atari horiek gai baten inguruko edukiak leku berean biltzen dituzte. Horrela, haurrek eta gazteek errazago aurki dezakete bilatzen ari diren informazioa. Aste honetan hasiko gara atari horiek aurkezten, eta lehenengo geltokia espazioan dago: Astronomia atarian.

Unibertsoa, galaxiak, izarrak, Eguzkia, Eguzki-sistema, planetak, Ilargia eta kometak dira atariaren gai nagusiak. Horietako bakoitzean klik eginez gero, Txikipediako artikuluak irakur daitezke eta espazioari buruzko galdera askoren erantzunak aurkitu.

Atarian, gainera, artikulu nabarmendu bat eta argazki nabarmendu bat daude. Oraingoan, IIlargiaren esplorazioari buruzkoa irakur daiteke, baita Buzz Aldrin astronautaren argazkia ikusi ere.

Eguzki-sistemako zortzi planetek ere badute beren txokoa. Merkurio, Artizarra, Lurra, Marte, Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno ageri dira. 

Horrez gain, atarian beste hainbat eduki aurki daitezke:

– eguneko Ilargiaren fasea eta Eguzkiaren irteera- eta sartze-orduak

– astronomiari buruzko galdera handiak

– Euskal Herritik ikus daitezkeen konstelazioak

– espazioaren esplorazioari buruzko artikuluak

– eta astronomiako irudi ikusgarriak

Astronomia ataria baliagarria izan daiteke jakin-mina asetzeko, eskola-lanak prestatzeko edo unibertsoari buruzko gai berriak ezagutzeko. Izan ere, zerua begiratzen dugunean sortzen zaizkigun galdera gehienek erantzuna dute Txikipedian.

Sartu Astronomia atarian:  

https://eu.wikipedia.org/wiki/Txikipedia:Azala/Astronomia

0 comments

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>