EWKEk eta Talaios Kooperatibak bosgarren ikas-egoera argitaratu dugu, “Bideojokoen munduan barneratzen” izenekoa. Etorkizun utopiko edo distopikoak pentsatu, bideojokoekin lotu eta euskaraz dagoen eskaintza aztertzetik abiatzen da ikas-egoera. Game Erauntsiaren laguntzarekin, euskarazko bideojokoen ingurukoak Wikipedian idatzi eta ikasleek aukera izango dute Luanti erabilita euren mundua diseinatzeko.

Aurretik argitaratutako ikas-egoerak bezala, DBHko ikasleentzat pentsatutako eta argudiatutako ariketa da, kasu honetan “Digitalizazioa” eta “Garapen pertsonalari eta sozialari aplikatutako filosofia” eremuak bateratzen dituena. Erabiltzeko prest dago ikas-egoera guztiak biltzen dituen Wikikasi gunean: https://eu.wikipedia.org/wiki/Atari:Hezkuntza/Wikikasi