#Euskaraldia erronka: baietz Euskal Etxe guztiek Wikipediako artikulu oso bat eduki
Munduan zehar badira 200 euskal etxe. Euskal Wikipedian jarri nahi ditugu denak. Hori lortzeko maiatzean Euskal Etxeak Munduan Zehar wikiproiektua antolatu dugu. Baietz denon artean osatzea!
Martxoan 140 euskaletxe falta ziren gure Wikipedian. Apirilean automatikoki sortu ditugu artikulu horiek oinarrizko datu batzuekin (ikusi hemen). Eta orain maiatzean, Euskaraldia aprobetxatuz, diasporako euskaldunei laguntza eskatzen dizuegu artikulu horiek guztiz osatzeko.

Adibidez, Bariloche_hiriko_Euskal_Etxea artikulua automatikoki sortu dugu baina hiru atal bete gabe daude oraindik: Historia, Baliabideak, eta Jarduerak.
LAGUNDU, MESEDEZ, idatzi testu bat atal horietan.

Zer egin beharko duzu parte hartzeko? 1) Izena eman Wikipedian, 2) Beheko zerrendako euskal etxe baten artikulu zirriborro bat aukeratu , eta 3) osatu artikuluaren testua apur bat.
Euskara ikastea “jolas atsegina” izan daiteke, Euskal Wikipedian idaztea ere bai. Ariketa ederra izan daiteke diasporako euskara-ikasleentzat. Euskaraldian… izan zaitez ‘Wikibizi‘ edo ‘Teklatuprest‘ 😉
Diasporan duzun lagun horri ere esan parte hartzeko.
Informazio gehiago hemen:
Orain, hasieran, beheko taulan artikulu gehienak zirriborroen ikono gorriarekin azaltzen dira.
Bi aste barru baietz denak gutxienez artikulu txikien ikono horiarekin!
