Apirilean Wikimedia Estoniarekin batera herrialde horri buruzko artikuluak hobetzeko lehiaketa abiatu genuen. Ekimenaren parte izan dira, euskarazkoarekin batera, gaztelaniazko, katalanezko eta galegozko Wikipediak ere. Lehiaketa arrakastatsua izan da, 185 artikulu berri eta 52.000 hitz baino gehiago gehituta, Estoniako kultura, politika, geografia edo erakundeei buruz.

Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak elkarlana sustatu zuen apirilean, Wikimedia EspaƱa, Amical Wikimedia eta Wikimedia Estoniarekin batera lehiaketa hori antolatzeko. Sariak Estoniatik etorri ziren, baina lana hemen egin dugu, hamasei wikilariren ekarpenekin Estoniari buruz genuen informazio urria zabalduz. Lan horri esker, herrialde baltikoari buruzko 185 artikulu berri, 592 irudi gehiago eta 1.425 erreferentzia bibliografiko ditugu.

Azken unean egindako sprintari esker, katalanek emaitza onenak lortu dituzte, hala ere, 195 artikulu berri eta 200.000 hitz gehiagorekin. Galegoz ere 194 artikulu gehitu dira, 88.000 hitz berrirekin, eta gaztelania izan da azkena, 126 artikulu berrirekin.

0 comments

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>