Estoniari buruzko erronka abiatu dugu
Wikimedia Estoniarekin batera, apirilean Estoniari buruz idazteko erronka eta lehiaketa abiatu dugu. Otsailean Marokori buruz egin genuenaren antzera, oraingoan Estoniari buruzko 150 gai ekarri ditugu, Wikimedia EspaƱa, Amical Wikimedia eta Galipediarekin batera egindako ekimenean. gure helburua euskaraz, gaztelaniaz, katalanez eta galizieraz ez dauden 150 gai horiei buruz idaztea da, Baltikoko herrialdeari buruzko informazioa hedatuz.
Martxoaren hasieran Estoniatik mezu bat jaso genuen, Wikimedia EspaƱarekin batera ekimen bat abiatu nahi zutela, eta beste hizkuntza batzuetara hedatu. Katalana, euskara eta galiziera jo-puntuan jarri, eta katalanezko Viquipedian aritzen den Amical Wikimediarekin batera laukote bat osatu dugu. Estonian identifikatu dituzten 1.000 gai jaso genituen, eta horietatik lau hizkuntzatan ez dauden 150 identifikatu ditugu.
Erronka, beraz, bikoitza da: alde batetik Estoniari buruz idaztea da. Bestetik, beste hizkuntzek baino hobeto egitea ere badagokigu. Lortuko al dugu? Zure esku ere badago: https://eu.wikipedia.org/wiki/Atari:Hezkuntza/Lehiaketak/Estonia