Euskal Wikilarion Topaketa (Eibar, 2025-01-25)
Datorren urtarrilaren 25erako “Euskal Wikilarion Topaketa” antolatu dugu Eibarren, Markeskua jauregian (eskerrik asko, UEU). Euskaraz aritzen diren wikilari guztiei luzatzen diegu parte hartzeko gonbidapena.
Egun osoko egitaraua osatu dugu. Aurten lehenengoz batzarra eta gero hainbat ikastaro eginez igaroko dugu goiza. Ondoren elkarrekin bazkaldu eta arratsalde partean ikastaro berriak, hitzaldiak eta editatoia izango ditugu.
Topaketa honek elkarrekin biltzea eta elkarrengandik ikastea du helburu., eta horretarako zu ere etortzera animatzen zaitugu. EDERRA IZANGO DA.
Ordua | 1. gela | 2. gela |
---|---|---|
10:00 – 10:30 | Batzar Orokorra – Bazkidetza | — |
10:30 – 11:00 | Batzar Orokorra – Diru kontuak + Onura Publiko | |
11:00 – 11:30 | Batzar Orokorra – Zuzendaritza Batzordea | |
11:30 – 12:00 | Atsedena | |
12:00 – 13:00 | Ikastaroa: Wikidata I (hastapenak) – Luistxo | Ikastaroa: Wikidata II (aurreratua) – David |
13:00 – 14:00 | Ikastaroa: OpenRefine, zelan igo datu asko Wikidatara? – Kepa | Ikastaroa: Mapa erraz eta politak – Galder |
14:00 – 15:00 | Bazkaria | |
15:00 – 16:00 | Ikastaroa: Inkscape, bektore-irudiak – Mentxu | Editatoia: Euskal Herriko historia 100 objektutan |
16:00 – 16:30 | Aurkezpena: Ikusgela bideoak – Ander | |
16:30 – 18:00 | Aurkezpen azkarrak (10 min). Irekia – Txikipedian nabigatuz – Mikel – Wikimediaren gobernantza eta Wikimedia Europa – Galder – 8000 emakume euwikian – Esti, Marta eta Marisa, Durangoko Wikiemakumeok – Wiki guztiek izan beharreko 1.000 artikuluak – Joxan eta Gotzon – Wikikasi – Mattin Solis, Talaios – Game Erauntsia eta bideojokoak Wikipedian – Lander – Euskarazko Wikipedia sare sozialetan – Aiora – 5 interesgarri, 10 minututan. – Galder |
Mikel Arroiabe – Euskal Wikilarien Kultur Elkartea
Memoria_2020-2023.pdf
2024_-_Jarraipen_txostena.pdf
0 comments