Wikimedia proiektuetan 3D objektuak igotzeko aukera dagoela probestuz, Martin Etxauri artistak Elhuyar Sorkuntza Bekaren baitan sortu zituen Euskal Herriko zuhaitzen azalen 3D ereduak igo ditu. Fossil Plastics proiektuaren baitan bertako hamahiru zuhaitzen azalen fotogrametria egin eta 3D inpresora batekin plastikoan erreproduzitu ahal izateko ereduak sortu zituen.

Orain, proiektu horrek bizitza berria du, zuhaitzei buruzko artikuluetan txertatuta, aukera ematen baitu azal horiek ikusi eta aztertzeko. Gainera, nahi duen orok aukera du fitxategiak jaitsi eta bere etxean edo eskolan ere zuhaitz horien azalak inprimatzeko.

Hauek dira fitxategiak dituzten zuhaitzak:

Eta hemen ikus ditzakezu fitxategi guztiak, zuzenean: https://commons.wikimedia.org/wiki/Category:Fossil_Plastics