Astronomiari buruzko lehiaketa martxan da
Astronomia gai garrantzitsua da Wikipedian. Ikasturtean zehar milaka aldiz bisitatzen dira Eguzki-sistema, planeta, galaxiak eta izarrei buruzko artikuluak. Euskaraz ondo azalduta egotea helburu nagusia da guretzat, eta horregatik jarri dugu abian urriko lehiaketa: 300 gai euskaraz Wikipedia zein Txikipedian landu ahal izateko.
Begira goiko grafika. Azken hilabetean Eguzki-sistemak eta bere gorputz nagusiek euskarazko Wikipedian izandako ikustaldi kopurua da. 319 bisita egunero, 500 inguru kurtsoa hasi denetik eskola-egunetan. Wikipedia guztietan garrantzia berezia duten artikuluak dira astronomiari lotutakoak. Hori dela eta bi ekimen jarri ditugu martxan hilabete honetan.
Alde batetik Iruñeko planetarioarekin harremana hasi dugu astronomiari buruzko gaiak hobetzeko, euskaraz. Bost edizio tailer egingo ditugu ikasturte honetan, eta lehenengoa astronomia gai orokorrei buruzkoa izango da, urriaren 19an, 18:00etan Planetarioan bertan.
Bestetik, hilabeteroko lehiaketa jarri dugu martxan:
Bideo honekin iragarri nahi izan dugu Astronomiari buruz hilabete honetan abiatu dugun lehiaketa. Izena eman eta 300 gai ezberdin dituzu Wikipedian zein Txikipedian lantzeko. Sari ederra dago gainera: teleskopio semi-profesional bat. Egin behar duzun bakarra idaztea da, bertan dauden artikuluak hobetzea, argazkiak gehitzea edo erreferentziak txertatzea.