Wikisource jatorrizko lanak igo eta transkribatzeko Wikimedia fundazioaren proiektua da. Liburutegi libre bat da, Wikipedian egon daitezkeen artikuluen osagarri, baina aukera asko zabaltzen dituena. Euskaraz ez dugu oraindik proiektu hau martxan, nahiz eta badiren “Wikisource eleanitza” deiturikoan euskarazko testu asko. Duen potentziala aztertu eta egin daitekeena ikasteko aukera izango dugu urtarrilaren 26an Donostiako Tabakaleran antolatu dugun ikastaroan.

Bertan, Amical Wikimedia elkarte katalaneko kide batek eurek egin duten lanketa erakutsiko digu, dauden aukera teknikoak azaldu eta guztion artean euskarazko testuak igo eta moldatuko ditugu, gure Wikiiturriak propioa izateko bidean.

Ikastaroa doakoa izango da, Kutxa Kultur Eneak 4. solairuan duen 4. ordenagailu gelan. Zatoz!