Argazkia: EHUren Gasteizko Campuseko liburutegia. Egilea: Zarateman.

12-16 urteko ikasleengan pentsatuz  kalitatezko artikuluak eskaintzeko abiatu dugun Hezkuntza Programak hitzordu garrantzitsua izango du abenduaren 11 eta 12an EHUk duen Gasteizko Campusean. Bertan, bi egunez, fakultate eta eskola guztietan egingo ditugu aurkezpenak, interesa eduki dezaketen irakasleekin proiektuak garatzeko aukerak aztertzeko. Helburua bigarren lauhilabetean ehunka ikasle ezagutza argitaratzen jartzea da. Wikipedia eta inguruko proiektuetan lana egin nahi dugu, eta hainbat proposamen daramatzagu gainean bilera horietarako.

ABENDUAK 11, Astelehena

ABENDUAK 12, Asteartea

9:00

INGENIARITZAKO UNIBERTSITATE ESKOLA

10:30

LETREN FAKULTATEA

12:00

EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA

HEZKUNZA ETA KIROL FAKULTATEA

14:15

GIZARTE LANGINTZA

15:30

FARMAZIA FAKULTATEA

MEDIKUNTZA ETA ERIZAINTZA FAKULTATEA 

Bilera horietan zer landu daitekeen jakiteko, aukeraz beteriko lan hau prestatu dugu, baina ziur egun horretako egongo direla ekarpen gehiago. Irakasleen laguntzarekin, lana eraginkorrago egiten jakingo dugu. Arabako Campusean prestatzen ari garen proiektua ikusteko, beste orrialde hau argitaratu dugu.

Hurrengo astetan Bizkaia eta Gipuzkoako campusetan prozedura bera eramango dugu. Beraz, EHUko irakasle bazara eta gurekin batera bidaia honetara etorri nahi baduzu, badakizu noiz egin dezakezun.