Irudia: Zarateman. CC-0.

EHUren Arabako Campuseko Errektoreordetzaren laguntzarekin, euskarazko Wikipediarako eta umeentzako euskarazko Vikidia online entziklopediarako artikuluak editatzeko jardunaldi bat antolatu dugu Gasteizko Letren Fakultatean datorren urriaren 25erako.

Goizean horretan, Letren Fakultateko 1.42 aretoan, nahi duen edozein euskaltzale etor daiteke Wikipedia eta Vikidiarako euskarazko artikuluak idatzi eta editatzera; horretarako, EWKE – Euskal Wikilarien Kultur Elkarteko kide batzuen eta irakasle batzuen laguntza eduki ahal izango dute bai Gasteizko campuseko kideek nahiz besto edozein hiritarrek parte hartu ahal izango dute ekitaldi honetan. Hiritarren kasuan, interesa dutenek nahi dituzten gaiei buruzko artikuluak egin ditzakete, baina, Gasteizen antolatzen denez, bereziki egokia izan daiteke Gasteiz eta Arabako jakingaiei buruzko testuak izatea, eta, euskarazko Wikipedian emakumeek duten presentzia handitzeko asmoz, are egokiagoa izan daiteke Gasteiz eta Arabako emakumeei buruzko sarrerak egitea. Vikidiaren kasuan, 8 eta 13 urte bitarteko eskolumeentzako artikuluak egingo dira, baina ez bakarrik umeen eskola-beharrei begira, baina baita adin tarte horretako ume euskaldunei interesatzen zaien beste edozein gairi buruzkoak ere.

Wikipedian artikuluak nola egin ez dakiten interesatuentzat, gainera, mintegi ireki bat antolatu da Wikipedia eta Vikidiaren funtzionamenduaren berri jakin nahi dutenentzat, datorren urriaren 9, 16 eta 23rako, goizeko 11etatik 13etara, Xabier Armendaritz, Euskal Wikilarien Elkarteko lehendakariarekin. Interneteko entziklopedia horietan artikuluak nola idatzi eta editatu ikasi ahal izango da mintegian. Bertan parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute urriaren 9a baino lehen wikimintegia@gmail.com e-postan.

2 comments