Hasi gara, dagoeneko, Gabonetako zorion-agurrak jasotzen, eta baita 2018rako gure asmoak berritzen ere. 2018ari ekiteko gogotsu gaudenez geu ere, datorren urteko lanaz (EHUko Irakasle Eskolarekin batera egingo dugun lanari buruz) arituko natzaizue gaurkoan.
Euskal Haur eta Gazte Literatura wikiproiektua 2016an abiatutako egitasmoa da, eta Donostiako Irakasle Eskolako ikasleak dira wikiproiektu honen motorra. Triangelu forma duen motorra da, dena den. Batetik, esan bezala, Irakasle Eskolako ikasleak daude, Ibon EgaƱa irakaslea buru dutela. Bestetik, Donostiako Haur Liburutegia eta bertan lan egiten duten liburuzainak daude, eta triangeluaren hirugarren erpinean, Euskal Wikilarien Kultura Elkartea (EWKE) legoke. Baina zer funtzio betetzen du horietako bakoitzak?