Nor gara

Ikusgela proiektua hainbat eragileren arteko elkarlanaren emaitza da: EWKE da proiektuko bultzatzaile nagusia, Hiru Damatxo ekoiztetxea lagun du bide horretan eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak babesten du ekimena.

Euskal Wikilarien Kultura Elkartea

Euskal Wikilarien Kultura Elkartea 2016an sortutako taldea da. Elkartearen helburua Wikipedia eta bere inguruan dauden Wikimedia Fundazioak babestutako proiektuak garatzea da, euskaraz. Jakintza eta eduki libreak sustatu asmoz, ekimenak egiten ditu instituzioekin zein herritarrekin. Bide horretan, hezkuntzarekiko lotura eta harremana ezinbestekoa eta etengabea da.

Hiru damatxo

Hiru Damatxo ekoiztetxea ikus-entzunezko eta diseinuzko edukiak lantzen dituen kooperatiba bat da, Donostian kokatua. 2015ean hasi zuten beren ibilbidea orotariko komunikazio zerbitzuak eskainiz, baina pixkanaka sareko logikan ekoitzitako ikus-entzunezkoetan eta diseinuan espezializatu dira.

Ikusgelaren kronograma

2019: “Esplorazio ikerketa sareko euskarazko ikus-entzunezko eduki pedagogiko libreen sortze prozesurako” (Humanitate digitalen ikerketa beka – UEU eta EWKE)

2020: “2deo saria – Ikusgela, euskarazko eduki pedagogikoen web-plataformaren prototipoa diseinatzeko” (2deo)

2021: “Ikusgelaren prototipazioa” (Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila)

2022: Ikusgela martxan jartzen da.