Platon

Platon Atenasen jaio zen, K.A. 427. urtean. Greziako zibilizazio aurreratuan familia aberatseko kide bati zegokion heziketa jaso zuen. 20 urte zituenean ezagutu zuen Sokrates, eta liluratuta, bere ikasle izatea erabaki zuen. Filosofia eta egia aztertzea izan zen, ordutik aurrera, bere eginkizun nagusia. 

Play Video about platon-azala

Hannah Arendt

1906an jaio zen, Hannoverren, Alemanian, jatorri judutarreko familia jaso eta jantzi batean. Oso txikitatik antzeman zuen judu izaera horrek desberdintzen zuela. 

1941ean, New Yorkera jo zuen bere bizitza berreraikitzeko aukeraren bila. Pixkanaka aurkitu zuen bere lekua: garaiko zirkulu intelektualetan murgildu zen, unibertsitateko irakasle izan zen. 1975ean hil zen, Gerra Hotzean.

Play Video

Simone de Beauvoir

Filosofoa, saiakera idazlea, nobelagilea, idazlea, kazetaria… hori guztia izan zen Beauvoir. Gaur egun, feminismo garaikidearen oinarrian dauden hainbat ideia garatu zituelako ezagutzen dugu nagusiki.

Play Video