Mundua
ulertzeko
bideoak

Bideo pedagogikoak, euskaraz eta libreak.

Azalpen bideoen proiektua da Ikusgela. Helburu didaktikoa duten bideoak egitea da asmoa, euskarazko jakintza librea sortzeko eta jendarteratzeko. 

Pedagogia modu erakargarrian egin nahi dugu eta, horretarako, narratiba berrietara egokitutako lengoaia eta baliabideak erabiltzen ditugu, tonu freskoarekin.

Jakintza librean sinesten dugulako eduki guztia lizentzia librean sortuko da eta Wikipedia osatzeko erabiliko da.

Irailean abiatuko da

Ikasturtearekin bat, Ikusgelak hainbat bideo sail abiatuko ditu. Aurrez, beroketa moduan, lehen bi bideoak zabaldu ditu.