Oiartzunen dago Soinuenea, Herri Musikaren Txokoa. Juan Mari Beltranek urteetan pilatutako dokumentazioa, instrumentuak eta ezagutza eskaintzen dituen museo txikia da. Azken hilabeteotan eurekin lanean izan gara euskal musikari lotutako instrumentuen dokumentazioa Txikipedian osatzeko. Emaitza ikusgarria da: 100 musika tresna, euren argazkiekin.

2020ko udan, mundua pandemiaren ondorioz geldi zegoenean, Soinuenearekin lanean hasi ginen musikari buruzko edukiak hobetzeko. Proiektu asko egin genitzakeela ikusi genuen, baina batean zentratu zinen: orain urte batzuk Soinueneak eskoletan musika lantzeko ekoitzi zuen DVDa Txikipediara moldatzea.

Hilabete batzuk beranduago fruituak eman ditu kolaborazio horrek, bidean izan nahi ditugun hainbaten lehenengoa. Dagoeneko Txikipedian kontsulta ditzakezue euskal musika tresnak, argazkiekin eta, kasu batzuetan, tresnaren jotzaileen argazki historikoekin.

Non? Hemen: https://eu.wikipedia.org/wiki/Txikipedia:Musika_tresna

Argazkiak ere ikus ditzakezue, zuzenean, Wikimedia Commonsen: https://commons.wikimedia.org/wiki/Category:Images_uploaded_within_the_collaboration_with_Soinuenea