Wikimedia mugimendua bere burua antolatzen ari da, handitzen-handitzen, hasi da handitzen. Horretarako helburuak finkatu ditu lehenik eta behin, horretan aritu gara hainbat wikilari, hala nahi izan dutenek bederen. Horretarako, Wikimediaren Estrategia 2030 prozesua jarraitzen ari gara, guztiontzako ezagutza libreaz gain, dibertsitatea balioztatu duena, gero eta gehiago gainera. Apiril hasieran Berlinen egindako Wikimedia Konferentzian dibertsitatearen aldeko apustuan hizkuntza gutxituen pisua sentiarazi genuen, eta euskal wikilariok protagonismo berezia izan genuen.

Hizkuntza gutxituetako wikilariek, elkarren berri izateaz gain, gure kezkak agertu genituen orduan, irudipena izan genuen horrelako proiektuek WMn, Wikimedia mugimenduan, berezko pisua behar dutela, eta Wikimedia mugimenduak horien alde egin behar duela, kontzeptu aldetik zein alderdi teknikotik babesa emanez. Europako Ipar Atlantikoari zentzu zabal batean erreparatuz, Celtic Knot herri zeltetako wikipedien lehen biltzarrean, gai horiek segida izan zuten, eta bertan izan ginen euskal wikilariak, baita ikusi ere euskal taldea erreferentzialtasuna irabazten ari dela euskal hizkuntza gutxituen artean.

Bada, alderdi horiek guztiek bat egin dute aurtengo Montrealgo Wikimanian, Wikidatak hizkuntza gutxituetako proiektuei egin diezaiekeen onura aztertuz. Theklan gure lankideak txantiloi automatikoen inguruko bere jakintza hizkuntza gutxituetako beste proiektuekin partekatu zuen, haien buruaren alde balia zezaten, adibidez, mohawk herriari (eta jatorrizko beste amerikar batzuei), Eskoziako gaelikoko proiektuari eta abarri. Beste une garrantzitsu bat hizkuntza gutxituetako proiektuen deialdia izan zen, EWKEko wikilariek deituta. Berlingo oinarriei helduz, aurrerantzean koordinazio/komunikazio bitartekoak ezarri eta lankidetza indartzeko gogoa adierazi ziren, munduko eskualde txikiagoetatik abiatuz: Amerika, Errusia ohiko herriak, Europa, etab.

Bistan da interes eta maila desberdinetako kezkak daudela hizkuntza gutxituetako proiektuen inguruan, hasi tradizioa zein ahotsak bildu eta grabatzeko asmoetatik eta artikuluen edukiaren kalitatea hobetzeko premietara, edo wikipedia eta haren proiektuak kalean eta jendartean zabaltzeko gogora. Sarea osatzen ari da, eta hizkuntza gutxituen alde jokatuko ahal du! Hala espero dugu.

(Argazkia: CC-BY-SA 4.0 Iñaki LL)

0 comments

*

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>